XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Narratiba tailerra

(...) okertu zitzaizkion ezpainak Tomaxi eta berriro galdu zen jende artean, diosalei erantzun juxtua, Etxetxo tabernako atea ireki ondoren jende gehiegi ke arteko zurrunbiloak agertzen zuenez, eta Miramar-era zuzendu zituen pausoak.

diosalei = agurrei

A. Lertxundi, Tobacco days

Ariketa praktikoak

5 Irakurri ondorengo testu pasarteak eta erantzun:

a) Piarres Adame (7. testua)

Olhetako erromeriara bidean Piarres protagonista, lagun egin berri duen Pellori bere buruaren berri ematen ari zaio, bizitzan zehar eginak dituen zenbait abentura kontatuz.

1. Zer esan nahi dute esaldi eta adizki hauek?

- Bertze mutikoak, ikusten zutenean xori-ohatze bat arbolarik den gorenean, berehala nere bila heldu zituan.

- Ez ziotek, ez, Piarres, ez dituk segurki nihorenak! guzienak dituk bidearen hegian direlakotz!

- Biharamunean, eguerditik oren bateko inguruan.

Lapurterazko testu pusketa da.

Emazu, ondoko adizkien esanahi zehatza: zioteiat = / nindian = / zarotatek = / darotzue =

2. Egizu testuaren laburpena.

3. Zein da kontalaria?

Zein trataera darabil entzule-hartzailearekiko?

4. Deskriba ezazu Piarresen izakera bost adjektibo aukeratuz: fidakorra; ausarta; harroskoa; koldarra; tuntuna; langilea; tristea; alproja; nagia, lotsatia.

5. Emazu zeure iritzia.

b) Garoa (8. testua)

Ana Josepa, Joanesen emaztea eta auzalagun duen Mari Batistaren arteko berriketa da.

Seme-alaben arteko ezkontza dute mintzagai.

1. Zer esan nahi dute esaldi hauek?

- Bai, bai, guraso geran aldetik gure umien onari begiratu behar diogu, ta...

- Ezkabiltz ondo, Ana Josepa. Zabaletako mutilak nai lituke, gutxienez, milla dukat.

2. Egizu pusketa hautatuaren laburpena.

3. Zein motatako kontalaria dugu hemen?

4. Deskriba itzazu bi mintzakideak.

5. Zure ustez oraingoa, gaur egunekoa alegia, da elkarrizketa hau?

Zergatik?

6. Emazu zure iritzia.